Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Martxoa 2007

Janire Vicuña

maixa 21/03/2007 @ 06:38

RISKY, ZAUDE GELDIRIK !

Matematikako klasean zeuden Risky eta bere lagunak. Irakasleak esplikatzen zien, A gehi B berdin C zeal, B ken A berdin C…
Eta atzetik, Gomaxek Riskyri deitzen zion ideia zoragarri bat izan zuelako. Gomaxek broma asko gastatzen zituen mutikoa zen. Gomaxek, Risky komunetara berarekin joateko eskatu zion. Hortara ailegatu eta jendea oihuka zegoen, Gomax, komunetako kartelak aldatu zituen! Nesken kartela mutileen komunean jarri eta mutilen kartela nesken komunean jarri zuen! Zuzendaria etorri eta denak zigortu zituen Gomaxen kulpagatik.
Ikastolan moda bat suertatuko da, zein izango da moda berezi hori? Zenbat broma falta zaizkio egiteko Gomaxeri?

Janire Vicuña
DBH 1.B

GOIZANE ZUGARRONDO 3

maixa 15/03/2007 @ 20:24

JARA
BIKIAK ETA BIKOTEAK

Jara aurten ere Urkorekin dabil,muxua eman eta gero Jara ez dauka oso garbi Urkoz maiteminduta dagoen ala ez. Herrira lagun berriak iritsiko dira: Nora eta Xabat. Anai-arrebak dira. Xabat mutiko ederra da eta neska guztiak bere atzetik dabiltzate. Ikastetxean mozorro festa bat antolatuko dute eta gauza berri asko gertatuko dira. Zer gertatuko da Jara eta Urkoren harremanen artean? Nobio berriak izango dituzte??

GOIZANE ZUGARRONDO 2

maixa 15/03/2007 @ 20:23

ITSASLABARREKO ETXEA

Joanak hamasei urteko neska bat da, eta udan gertatutako esperientzia kontatzen digu. Itsaslabarrera joaten zen egunero bere gauzetan pentsatzeko. Joanak koaderno more bat du eta hor bere bizitzako gauza inportanteenak kontatzen digu. Uda horretan gauza asko gertatzen dira: Bere amona hiltzorian dago, gustoko duen mutilarekin Alain izenekoa nobioak izango dira...... Egun batean etxe bat aurkitzen du itsaslabarrean eta soinu arraroak entzuten dira. Zer izango dira soinu horiek? Joanaren koaderno morean kontatuko digu itsaslabarreko misterioak.

GOIZANE ZUGARRONDO

maixa 15/03/2007 @ 20:23

EZKUTUKO MAITEA

Maxe 12 urteko neska bat da, 10 urte bete zituenean bere aitak argazki kamera bat oparitu zioten. Txorimalo taldearen kontzertura joan zen bere lagunekin eta argazki asko atera zituen. Rebelatu zituenean argazkiak ikusten hasi zen eta argazki bat ikusterakoan oso arrituta geratu zen,argazkia apartatu  zuen eta neguko pijamen apalean, franelazko galtzerdi batzuen barruan sartu zuen, ama ez ikusteko. Zer gertatuko da argazki horrekin?

maitane aniz percaz

maixa 09/03/2007 @ 13:36

Larunbat arratsaldean Beñatek ez zuen gogoa ingurune ikasteko bere aitak joan zirenez Beñatek bere gurasoen logelara joan zen zigarro bat hartzera .Zigarro hartzean egunkari bezalako libretatxo bat hartu zuen bere aita gaztea zeneko eguneroko bat zen.Bere aitaren  istorioa guztia kontatzen du eta Beñatek zigarro bat hartzen zuen bitartean irakurri zuen.Bere aita gaztea zenean Julia izeneko neska bat gustoko zuen....

maitane aniz percaz

Daniel Berrogui

maixa 09/03/2007 @ 13:35

GALTZERDI ZUIZIDA

Liburu onetan galtzerdi baten istorioa kontatzen du.Egun batean esekitoki batean jarri zuten eta or bere bizitza oso txarra izan zen,eta orduan galtzerdia bere burua bota zuen.Baina lurrera erori arren balkoi batean erori eta horko emakumea oso ondo portatu zen berarekin.Bere bizitza ongi zegoen eta emakumeak beti berarekin joaten zen.
Irakurri liburua gustatuko zaizu.

Idazle:Mariasun Landa

Daniel Berrogui            1 (A)-F

Daniel Berrugui

maixa 09/03/2007 @ 13:34

ASTAKILOAK JO ETA JO

Grupo bat astakiloak deitzen ziren,musikako grupoko abeslariak hauek horrela deitzen ziren:Patxiku,Josetxo,Mikel eta Olegario.Lehenengo entzule gehienei  ez zien gustatzen bere abestiak.Taldea bere musika erakusten zuten mundu guztian:Arabia,New york,Italian,Afrikan…
Arrakasta izango dute?Haserretuko ahal dira?Ongi bukatukoda istorioa?Entzulei musika gustatuko zaie?

Idazle:Bernardo Atxaga

Daniel Berrugui           1(A)-F

Beñat Landa

maixa 09/03/2007 @ 13:34

GAUTXORIAK

Jakek oso ume beldurti bat da,gauza asko ematen dio beldurra adibidez:iluntaasunari beldurra dio, txoriak entzuten dituenean beldurtzen da eta giltzez ixten du gelako atea.

Bere aita tentxio asko hartzen du lan egitera joatean denean eta beti porrot egiten du lan guztietan eta langabezian dago.
Bere amak egin behar du lan guztia,berak da lan egiten duen bakarra.

Jakek oso ahula da horregatik lagun egiten da miña egite al dioten jendearekin.
Jakeri ez zaio gustatzen borroka baina ez da esatera aursartzen .

Bullinga zer den ikasiko du eta beldurra pixkanaka gaindituko du.

Oihana Redin Palacios

maixa 09/03/2007 @ 13:34

BIHOTZ AUSARTA

Urtzi 14 urte bete behar ditu. Edorta bere lagunik onena da, berak badaki Oihane gustuko daukala. Urtzi Oihaneri berarekin irteteko eskatu nahi dio, baina une aproposaren zain dago. Bere ustez akampada une aproposena da. Bere aita oso pertsona ona da baina jenio handikoa, eta ez dio akampadara joaten utziko notetan ustelen bat ateratzen badu. Urtzik bi ustel atera zituen.

Akampada eguna heltzen da eta Urtzi oso goibel dagoenez ez du akampada gogoratu nahi, eta zinemara joan zen arratsaldea pasa dadin.
Bat-batean Oihane urreratzen zaio eta agurtu egiten dio. Urtzi oso harrituta dago. Oihanek esan dio ustelak atera dituela eta ez diotela akampadara joaten utzi. Urtzi ezin du aukera hau galdu eta zinemara elkarrekin sartzeko proposatzen dio…

Oihana Redin Palacios
DBH 1-D

Saioa Urdanoz

maixa 08/03/2007 @ 11:05

ALBAK 13 URTE

Albak 13 urteko neskatoa da. Egun batean Don Carlos sendagilea Albaren etxera joan zen Albak    gaizki sentitzen zelako. Don Carlosek esan zion Albaren amari Albak hepatitis birikoa zuela. Hori dela eta, Albak 2 hilabete egon behar zen bere logelan zaindu arte. Bere urtebetetzea ailegatzean bere lagunek, Rakel, Fatima, Ana, Henrike eta Artur gaztetxoaren etxera joan ziren zoriontzeko eta opariak banatzeko. Oparien artean Albaren amari gehien gustatu zitzaiona argazki albuma izan zen eta bere alabari esan zion kutxa batean zituzten argazki batzuk, gehien gustoko zituenak, albumean jartzeko eta horrela ez zen aspertuko denbora luze horretan.
Kutxa horretan argazki pila bat zeuden, familiaren argazkiak, lagunenak, bidaienak...
Lagunen arteko argazkietan bazegoen bat Albari asko gustatu zitzaiona, Loisena, Albak gustoko zuen mutilaren argazkia.
Daniel, Albaren anaia egun batean eskolatik etortzean ziztu bizian joan zen Albaren gelara gaztetxoaren gelako mutil batek eskutitz anonimo bat eman zioalako.
Norena izango da eskutitza??   Loisena izango al da??

Edurne Aos-2

maixa 08/03/2007 @ 11:04

MUSBERO MON AMOUR
Maxe,argazkiak atera zituen eta haietako batean,Maripi irakaslea agertzen da baina ez bera bakarrik...Gizon batekin baizik! Eta ez da bere senarra.Nor izango da?
Maxe kezkaturik dago eta inori ez kontatzea erabaki du,gainera Loraine bere lagunetako bat,Maripiren alaba da.
Bordelera joan dira aste bat pasatzera eta eskubaloi finala jokatzera.Han zeudela Loraineri zerbait gertatu zitzaion.Zer pasatuko zaio?
Finala eguna iritsi zen eta Maxe ondoezinik zegoen. Nola jolastuko du? Irabaziko dute finala? Nor izango da gizon misteriotsu hori?

Edurne Aos

maixa 08/03/2007 @ 11:04

USOA ZELATAN
Usoa neska beltzaran bat da eta Irati bere lagun mina. Irati kalean 2 ordu itxoiten egon eta gero, Usoari deitu eta bere etxean lo egitera geratu zen. Egun artatik arraro xamar dago.
Kampaldi batean artutako altxor batzuk saldu dute Maxe (kampaldiko bat)Usoa eta Irati.Irati,diru hori behar du eta bera saltzea erabaki du,gainera etxea kendu nahi diote diru asko ez dutelako eta bere gurasoak banandu dira.Ama lan asko agiten hari da.Zer gertatuko da kampaldiko kaxarekin? Kenduko diote etxea? Zer gertatuko da bere gurasoekin?

Maite Sanz Gonzalez

maixa 08/03/2007 @ 11:03

KALIFORNIAKO NESKAK

Anuska 17 urteko neska bat , Euskalerrian bizi da .Udan , Risky eta Ainhoarekin batera (Anuskaren lagunak )Anuska  Kaliforniara joango da ingelera ikasteko . han , bakoitzak etxe batera joango dira . Anuskari tokatu zaion etxearen jabea  dirudun handiko gizona da. Honek alaba Carola du izena  Anuskaren adinekoa  da eta hauek biak lagunak eginen dira  . Carola egoera arraro batean dago .lagunduko ote dio Anuskak??   momentu onak eta txarrak pasako ditu hango ohitura xelebreengatik  , jende asko ezagutuko du eta lagun berriak eginen ditu .
Maite Sanz Gonzalez

IKER ETEBERRIA ARROYO 1 b

maixa 07/03/2007 @ 18:13

BALOIKA

Mikeltxo bere ikastolako futbol taldeko defentsa da, eta ibai bere lagun urkoa. Egun batean, fitxaje bat egiten dute, Arkakuso izeneko eta bi adiskideek uste dute oso txarra dela. Mutikoak bere lehenengo partiduan sei gol sartu zuen eta mutikoari esker finalera iristen dira. IKER ETEBERRIA ARROYO 1 b

Imanol Iriarte Arrese

maixa 07/03/2007 @ 08:16

Imanol Iriarte 1.E

Laburpen tentatzailea

Errusika

Errusika arkakuso bat zen.Jaio zenean ea zenbat denbora bizitzen duten arkakusoak galdetu zien bere gurasoei eta haiek, bi aste inguru bizi zirela esan zioten.Errusika
bizitza aprobetxatzea erabaki zuen eta dantzari izan nahi zuen.

Horretarako bidai luze bat egin beharko du gure arkakusoak.Lortuko ote du dantzari izatea?

Iñaki de la Iglesia Nagore

maixa 07/03/2007 @ 08:16

Iñaki de la Iglesia Nagore   1. F         Data: 2007-03-06

Izenburua: TXISTEA NIKOLAS TXIKIREN HISTORIA EZEZAGUNAK 3

Egileak: René Goscinny & Jean – Jacques Sempé

Itzultzaileak: Koro Navarro – Josu Zabaleta

Bilduma: Xaguxar

Argitaletxea: Elkar

Laburpen tentatzailea

Nikolas txikik, bere gurasoekin eta bere lagunekin gertatutako bizipen berriak eta entretenigarriak kontatzen dizkigu. Horiek guztietan helduei ulertzea kostatzen zaiola erakusten digu.
Bere familiaren inguruko kontakizunetan beti gurasoen arteko liskarrak eta desadostasunak nabarmentzen dira, batzuetan, berak eragiten ditu, baina adiskidetasunarekin konpontzen dira.
Argi uzten du bere gurasoetatik nahi duena lortzeko erabiltzen duen arma negar egitea dela, eta beharrezkoa bada, oraindik ozenago negar egitea.
Askotan, bere aitaren eta bere bizilagunaren, M. Blédurten, arteko tentsioak esaten ditu.
Bere koadrilan oso lagun desberdinak daude: Alzeste, tripontzia, Agnan, ikastuna, Klotaire, ergela, Eudes, Rufus…eta beraien arteko erlaziotan egoera dibertigarriak suertatzen dira.
Nikolasek ekintzak haur baten ikuspuntutik ulertzen ditu, hau da, bereizita aztertzen, beraien artean erlaziorik ez balego bezala. Horrela irakurlearen irribarrea eta baita barre algarak ere lortzen ditu. Beste batzuetan, barrea egilearen hizkuntza ironikoak eragiten du.

IKER PORTILLO ARAMENDI -2

maixa 07/03/2007 @ 08:15

Garmendia errege

Garmendia eta Amaliok ez dute dirurik eta diru eske aritzen dira.
Egun batean Buffalo Bill Zirkua ailegatu zen hirira. Kasting bat egin zuten ea nork zen hoberen abesten zuena, Garmendia abestera joan zen. Abesten hasi eta Buffalo Billek isiltzeko esan zion euria egin behar zuelako eta hori gertatu zen, zirku guztia goitik behera busti egin zen.
Garmendia taberna batean sartu zen bere lagunekin zerbait edatera. Edaten ari zen bitartean, leihotik ikusi zuen Buffalo Billen zirkuko gurdi bat lokatzan harrapatuta  zegoela. Garmendia hori ikustean tabernatik atera zen eta gurdiaren atzeko aldean jarri zen, honek mahukak tolestu eta gurdia altxatu zuen lokatzetatik ateraz.
Munduko gizon indartsuena izango ahal da? Buffalo Billek bere zirkuan onartuko al du Garmendia? Zer gertatuko da Amaliorekin?

IKER PORTILLO ARAMENDI      1D

Janire Vicuña-2

maixa 07/03/2007 @ 08:14

ETA NI ZER?

Larraitz neskato bat da eta 16 urte ditu. Bera, oso azkarra, argia eta jatorra da... baina ez
da polita eta hori berarentzat, problema izugarria da. Usoa Larraitzen ahizpa da eta bera bai
dela polita. Larraitzeri Paul gustatzen zaio baina bere ahizparen atzetik doa, mutil guztiek
bezala. Larraitzen lagunek barrukoa dela inporta dena estaten diote baina berari ez zaio
inporta mutilek ez badiote jaramonik egiten. Larraitz lagun mutil bakar bat zeukan eta Adrian
zuen izena.Umeak zirenean lagun minak ziren baina gero Adrian beste auzo batera joan zen
bizitzera eta ez ziren berriro ikusi.
Kasurik egingo diote beingoz Larraitzeri? Mutilak Usoari utzi eta Larraitzengana joango dira?
Zer geratatuko da Adrianekin, berriro ikusiko dira?

Janire Vicuña
DBH 1.B

Janire Vicuña

maixa 07/03/2007 @ 08:14

KALIFORNIAKO NESKAK

Anuxka, Risky eta Ainhoa Kaliforniara joango dira. Kaliforniara ailegatu, hirurak elkartu eta
bakoitzak bere familiarekin joango dira. Anuxkari, gizon fuerte bat ari zitzaion itxoiten
Central Stationean. Gizon harrek Lewis zuen izena. Kotxean zeudenean, Lewisek hiria erakusten
zion monumentuak etb nola deitzen ziren esaten. Oaklandera ailegatu ziren eta bere oraigo etxera
era bai, oso handia zen, jauregitxo bat zirudien. Etxean Rosario eta Trudi ezgutzen ditu. Trudi
Rosarioren alaba zen. Etxeko jauna ez zegoen Parisen zegoelako bere amantearekin baina bai
zegoen bere alaba, baina zuhaitz-etxe batean zegoen igota eta es zuen nahi jeitsi bere aita
etorri arte. Zer gertatuko da neskatxa horrekin? Etxe-zuhaitzatik jeitsiko da? Nola egongo da
Anuxka etxe berri hortan? Enkagatuko dute Anuxka, Risky eta Ainhoa institutoan eta haien
lagunekin?

Janire Vicuña
DBH 1.B

Ainhoa Andueza

maixa 06/03/2007 @ 20:16

GALTZERDI SUIZIDA

Ipuin honetan, galtzerdi bati buruz doa. Orain dela egun batzuk, galtzerdi honek, balkoietik bere burua botatzen du, kanpoko gauzak pixkat ikasteko. Laugarren solairutik bota zuen bere burua, baina botatzean, gauzak ez zitzaizkion osotara ongi atera eta beheko solairuan zintzilik geratu zen, baina ez zitzaion asko kostatu behera jeisteak. Bapatean, haize bolada batek, lurrera eraman zion.
Harrez geroztik gertatu diren abenturak jakin nahi badituzue, irakurri liburu hau.

Ainhoa Andueza

Iñigo San Martin Barberia

maixa 06/03/2007 @ 20:14

GALTZERDI SUIZIDA

Pliniok galtzerdi batzuk ditu eta hauetako bati ez zaio gustatzen beti bizitza berbera izatea. Horregatik, abenturen eta amodioen bila, balkoitik bere burua botatzen du. Lortuko ote ditu abenturak izatea? Zeintzuk izango dira? Onak ala txarrak? Amodioa aurkituko ote du?

Iñigo San Martin Barberia

gorka velasko

maixa 06/03/2007 @ 00:01

BANPIRO TXIKIA

Historia hau anton deituriko bigarren hezkuntzako 3.mailako mutiko bati gertatu zaio. Bere gurasoak zinemara joan dira eta berak polizia filme bat ikusten ari da, eta bapatean bampiro bat bere etxeko leihotik sartu da. Zer gertatuko da bampiroarekin? Abentura berriak biziko ditu antonek?

Gorka Velasko
1F(E)

Mikel Romera Aranaz

maixa 05/03/2007 @ 23:58

Lari Fari Hortzandi

Pipikarrikako hamaikagarren zenbakian, Kkarriluntze gizona bizi da eta goian teilatupean kutxa misteriotsu bat dago. Horren barruan Karriluntzeren jostailu zaharrak daude. Baina kaxak bizia dauka, barruko jostailuak gauero ateratzen dira eta Lari Fari Hortzandi panpinak  istorio bat kontatzen die. Baina kontuz ibili behar du gezurren bat esaten badu  Joanito lehoi jatorrak jango du. Jango du azkenean lehoaiak gure protagonistari?

Mikel Romera Aranaz

JON MCGRATH BULDAIN

maixa 04/03/2007 @ 20:41

GARMENDIA ETA ZALDUN BELTZA

Garmendia gizon pottoloa, altua,burusoila eta indartsua da. Gizon hau artzain lanetan ibiltzen da Californian.Ingelezes dakien hitz bakarra “coffee” da.Amalio, bere lagun mina ,Mexikarra da.
Bera bizi den inguruan hilketa bat gertatu da.Wilde Rose arrantxoko senar emazteak hil dituzte.Bera izango  da hilketaz akusatua. Gure laguna ahuzitu ondoren soka batetik zintzilikatzea erabaki dute.
Nor da Gilda?
Lortuko al dute urkatzea?
Nor  izango dira Garmendiaren laguntzaileak?
Zer esan nahi du “no mames guei”esamoldeak?

JON MCGRATH BULDAIN

Lara Santiago

maixa 01/03/2007 @ 22:04

Obxesuen kluba

Gorka, IKer eta hirurok "klub" bat egitea erabaki genuen. Gorkak bere amonarenetxeko ganbara garbitu behar zuen eta laguntza eskatu zigun. Garbitzen eta garbitzen aldizkari batzuk aurkitu nituen. Ikerri esan nion eta elkarrekin aldizkariak mihatzen hasi ginen. Berehala aldizkari pornoak zirela konturatu ginen eta Gorkari esan genion. Baina ez zegoen aldizkari bakarra hogei bat zeuden, bata bestearen gainean jarrita. Arratsalde guztietan Gorkaren amonaren ganbaran geratzea erabaki genuen, aldizkariak behatzera. Baina hirugarren egunean aspertu ginen, aldizkari guztiak ikusiak genituelako eta zerbait gehiago behar genuela erabaki genuen. Lehenengo, aldizkari gehiago erostea pentsatu genuen baina gero bideoak erosteko proposamena egin zuen Ikerrek. Adostu eta bideoak erostera joan ginen herri ondoko gasolindegira. Zoritxarrez hitu erosi genituen gehiegi balio zutelako. Orduan egundoko ideia bururatu zitzaidan; emanaldiak egitea, bideo porno emanaldiak...

Lara Santiago
D.B.H  1.B

JULEN FERNANDEZ SANZ DE GALDEANO 4

maixa 01/03/2007 @ 19:23

BASARRI

Basarri bertsolari ospetsu bat da eta hemen bere bizitza osoa kontatzen digu, baita ere ia abestu eta idatzi dituen bertso guztiak, ze nolako pertsona edo objetu kontatuko digu Basarriren bizitza?
Nola konponduko da pertsona honekin?
Gauza asko kontatzen digu liburu honek gerra aurretik urte batzuk geroago arte.

JULEN FERNANDEZ
SANZ DE GALDEANO

MAIALEN HUARTE

maixa 01/03/2007 @ 08:08

BASOAREN BIHOTZEAN

Rakeli mendira egin zuten txangoan pertsonai bitxi bat sartu zitzaion motxilan.
Pertsonai horrek Derdrin zuen izena eta neskatxa eskolan zituen arazoak kompondu
zizkion eta bera Derdrini baso triste hartatik ateratzen lagundu zion.
Inork ez zekien iratxoa Rakelekin bizitzen hari zela .
Baina egun batean Rakelen ama Rakel eta Derdrinek erosketak egiten zituzten
bitartean,Derdrinek Gwinlairi ikusi zuen bere basoko lagun minari orduan erabakia
hartu  zuen eta...

ZER GERTATUKO OTE DA?
MAIALEN HUARTE