Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Iñigo San Martin Barberia

GALTZERDI SUIZIDA

Pliniok galtzerdi batzuk ditu eta hauetako bati ez zaio gustatzen beti bizitza berbera izatea. Horregatik, abenturen eta amodioen bila, balkoitik bere burua botatzen du. Lortuko ote ditu abenturak izatea? Zeintzuk izango dira? Onak ala txarrak? Amodioa aurkituko ote du?

Iñigo San Martin Barberia

gorka velasko

BANPIRO TXIKIA

Historia hau anton deituriko bigarren hezkuntzako 3.mailako mutiko bati gertatu zaio. Bere gurasoak zinemara joan dira eta berak polizia filme bat ikusten ari da, eta bapatean bampiro bat bere etxeko leihotik sartu da. Zer gertatuko da bampiroarekin? Abentura berriak biziko ditu antonek?

Gorka Velasko
1F(E)

Mikel Romera Aranaz

Lari Fari Hortzandi

Pipikarrikako hamaikagarren zenbakian, Kkarriluntze gizona bizi da eta goian teilatupean kutxa misteriotsu bat dago. Horren barruan Karriluntzeren jostailu zaharrak daude. Baina kaxak bizia dauka, barruko jostailuak gauero ateratzen dira eta Lari Fari Hortzandi panpinak  istorio bat kontatzen die. Baina kontuz ibili behar du gezurren bat esaten badu  Joanito lehoi jatorrak jango du. Jango du azkenean lehoaiak gure protagonistari?

Mikel Romera Aranaz

JON MCGRATH BULDAIN

GARMENDIA ETA ZALDUN BELTZA

Garmendia gizon pottoloa, altua,burusoila eta indartsua da. Gizon hau artzain lanetan ibiltzen da Californian.Ingelezes dakien hitz bakarra “coffee” da.Amalio, bere lagun mina ,Mexikarra da.
Bera bizi den inguruan hilketa bat gertatu da.Wilde Rose arrantxoko senar emazteak hil dituzte.Bera izango  da hilketaz akusatua. Gure laguna ahuzitu ondoren soka batetik zintzilikatzea erabaki dute.
Nor da Gilda?
Lortuko al dute urkatzea?
Nor  izango dira Garmendiaren laguntzaileak?
Zer esan nahi du “no mames guei”esamoldeak?

JON MCGRATH BULDAIN

Lara Santiago

Obxesuen kluba

Gorka, IKer eta hirurok "klub" bat egitea erabaki genuen. Gorkak bere amonarenetxeko ganbara garbitu behar zuen eta laguntza eskatu zigun. Garbitzen eta garbitzen aldizkari batzuk aurkitu nituen. Ikerri esan nion eta elkarrekin aldizkariak mihatzen hasi ginen. Berehala aldizkari pornoak zirela konturatu ginen eta Gorkari esan genion. Baina ez zegoen aldizkari bakarra hogei bat zeuden, bata bestearen gainean jarrita. Arratsalde guztietan Gorkaren amonaren ganbaran geratzea erabaki genuen, aldizkariak behatzera. Baina hirugarren egunean aspertu ginen, aldizkari guztiak ikusiak genituelako eta zerbait gehiago behar genuela erabaki genuen. Lehenengo, aldizkari gehiago erostea pentsatu genuen baina gero bideoak erosteko proposamena egin zuen Ikerrek. Adostu eta bideoak erostera joan ginen herri ondoko gasolindegira. Zoritxarrez hitu erosi genituen gehiegi balio zutelako. Orduan egundoko ideia bururatu zitzaidan; emanaldiak egitea, bideo porno emanaldiak...

Lara Santiago
D.B.H  1.B

JULEN FERNANDEZ SANZ DE GALDEANO 4

BASARRI

Basarri bertsolari ospetsu bat da eta hemen bere bizitza osoa kontatzen digu, baita ere ia abestu eta idatzi dituen bertso guztiak, ze nolako pertsona edo objetu kontatuko digu Basarriren bizitza?
Nola konponduko da pertsona honekin?
Gauza asko kontatzen digu liburu honek gerra aurretik urte batzuk geroago arte.

JULEN FERNANDEZ
SANZ DE GALDEANO

MAIALEN HUARTE

BASOAREN BIHOTZEAN

Rakeli mendira egin zuten txangoan pertsonai bitxi bat sartu zitzaion motxilan.
Pertsonai horrek Derdrin zuen izena eta neskatxa eskolan zituen arazoak kompondu
zizkion eta bera Derdrini baso triste hartatik ateratzen lagundu zion.
Inork ez zekien iratxoa Rakelekin bizitzen hari zela .
Baina egun batean Rakelen ama Rakel eta Derdrinek erosketak egiten zituzten
bitartean,Derdrinek Gwinlairi ikusi zuen bere basoko lagun minari orduan erabakia
hartu  zuen eta...

ZER GERTATUKO OTE DA?
MAIALEN HUARTE

Urko Azpilicueta

BASAJAUNEN  MISTERIOA

Liburu honetan bi nesken abenturak kontatzen dira:Olatz eta Maider.Biak bere amonaren etxera joaten dira,baina bertan ez dituzte lagunik eta ez diete uzten futbolean aritzen.Behin Jokinekin mendira joaten dira eta bertan Basajaun aurkitzen dute.abentura zirraragarriak biziko dituzte.

Urko Azpilicueta
1.f

Beñat landa

Mundu osoa izoztu egin da eta hiri izoztu batean bizirik geratu diren gizaki bakarrak ez dute itsaropen handirik. Hiru lagunek Mirari Asisko eta Mikel hiritik ateratzeko modua aurkitu nahi dute; Mirariren harra leku hobe batean jaiotzeko. Aterako dira hiritik? Umea iritik kampo jaioko da? Gizajaleak harrapatuko dituzte? .replbq{width:100%} var LetterVals = { UIStrings : { __last : 'not used' }, StateDynamic : true, yplus_browser : false, premium_user : false, smsintl : "", SidebarSyncActionType : "read", SidebarSyncAuxActionType : "", SidebarSyncUID : "41795", SidebarSyncAuxUID : "", getString : function(id) { var result = this.UIStrings[id]; if ( result == null ) { return "Not translated: '" + id + "'"; } return result; } }

Mikel Monreal

ABEREEN ETXALDEA

Liburu hau gizakiaz aspertuta dauden abere batzuetaz hitz egiten du.
Hasieran gizakien etxalde batean bizi dira baina ondoren gizakiak kanporatu eta beraiek dira etxaldeko jaun eta jabe. Momentu horretan berdintasuna nabaritzen da abereen artean baina geroago zerriek, jakintsuenak, boterearekin geratzen dira eta haien arteko berdintasuna galtzen da.